XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

K/. Nagusiko zenbait eraikin.

Zenbaki 19ari dagokionez, harlanduzko hiru oinekoa dugu berau, sarrera eta bao ukondotuekin.

Barroko austeroaren mostra.

Zenbaki 21ak, herritar kutsu sendokoa bera, lau baoko igargu dinteldu bat darama bere bigarren pisuan, hainbat zutikok eusten diotela.

Zerbait aurreraxeago eta kale bidearen beste aldean, etxe errenazentista batekin topatzen gara; harlanduzko bi oinekoa bera, erdi-puntuko sarrera eta dobeleria onarekin.

Hutsuneak eraldatuak izan dira.

Honen aldamenean beste etxe bat, bertan bere teilategaletako zurgintza-lan ona nabaritzen delarik.